XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IHURZURIAAita Bruno-k atxiki zuen 1930-ako kazeta zahar batetik.
Astearte arratsean behar zuen aita Silhouette-k bigarren
Zortziak eta hogoi ziren eta bikario batek, prediku-alkitik, arrosoriora erraiten ari zuen.
Eliza barnean ehun bat gizon bazen eta kanpoan uria jauts-ahala ari.
Horren gatik zitaken hain jende guti; etortzeko, gehienak baitzauden ateri baten beha.
Bigarren hamarrekoa bururatzen zuen Jaun bikarioak....
Bet-betan, kanoi-tiro bezalako azantz lazgarri bat entzuten da.
Hara denak ilunbetan.
Alde guzietarik pindarrak jauzten dire, sua piztuz organo aldean, Bihotz-sakratuaren aldareko oihaletan...
Hor daudenen gainerat erortzen dire egur, kisu, harri, teila purruskak.
Elizari gaineko-aldea kraskatzerat ote doako?.
Gizon batzu badire ihurzuriaren karraskek lurreratuak.
Iduri zuen suzko zirimola bat iragan zela; hain gare inarrosiak izan, beharrietan baititugu oraino, halako liztor-burrunba ezin jasanak.
Ahal duten guziek, kadirak harturik, ezarri dituzte buruaren gainean eta galeri azpiatarat joan.